Maiatzaren 6an, 7an eta 9an bi ereduetako DBH 3. mailako ikasleak Guggenheim museoa bisitatu zuten plastikako departamentuak antolatutako irteera batean.
In situ erakusketa izan zen bisitaren oinarria; jarduera garaikidearen mugak gainditzen dituzten kokapen espezifikoko instalazioak aurkezteko erakusketa sail berri bat da In situ. Artearen, teknologiaren, musikaren eta performancearen esparruan lan egiten duten egileak bilduz, espazioa hautemateko eta bizitzeko modu alternatiboak ikertzen ditu in situk.
Hemen ikusi ditzakezue irteeraren argazkiak: https://photos.app.goo.gl/bbRWN3p92BergCEbA