Julen Bernaldo de Quiros
Gaur DBHko 4. mailako ikasleekin bisita egin dugu Pasaiako Albaola Faktoriara, heldu den azaroaren 7an ureratuko den San Juan baleontzia bertatik bertara ezagutzeko. Bertan, XVI. mendeko erreplika-ontziaren eraikitze-prozesua ikusi ahal izan dute. Gainera, ikasleek aukera izan dute Ternuako Red Bay inguruan 1565. urtean ekaitz bortitz baten ondorioz hondoratu zen jatorrizko baleontziaren historia ezagutzeko, baita euskal baleazaleen bidaien eta bizimoduaren nondik norakoez ikastekoa ere.

