Abenduaren 3an Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horregatik, joan den asteartean, Mendillorri BHIko DBH 1. eta 2. mailako ikasleek lore bat eraiki zuten. Lore horren petaloetan balio jakin batzuk jaso zituzten, desgaitasuna duten pertsonei tratu ona emateko eta desgaitasuna duten pertsonak ikastetxean/gelan integratzen eta parte hartzen laguntzeko egin ditzakegun ekintzak egiteko. Emaitza AINTZIRA eraikineko hallean ikus dezakezue.




