Educakoop testuinguruaren barruan, urriaren 10ean Allberto Moratin ANELeko teknikariak bisitatu gintuen gizarte-ekonomiako ekintzailetzari buruz hitz egiteko. Administrazioaren kudeaketako 2. mailako ikasleek enpresa kooperatiboek Nafarroako ekonomian duten garrantzia ezagutzeko aukera eduki zuten. Enpresa hoietako asko ANELeko bazkideak dira. Ekonomia sozialeko eta aholkularitzako enpresak biltzen dituen enpresen elkartea da ANEL.
Horrez gain, ekonomia sozialeko enpresetan baloreek garrantzia handia dutela ikasi genuen, baita enpresa berriek har ditzaketen forma juridikoak ere. Mikrokooperatibaren figura ere aztertu eta azpimarratu genuen, daukan malgutasunagatik, ezaugarruengatik eta arrakastagatik. Albertori, gero arte esango diogu, ANELekin edukiko dugun beste saio batean berriro ere berekin topo egingo dugulako

