Urtebete pasa da Mendillorri BHI Edukacoop proiektuan parte hartzen hasi zenetik. Proiektu hau Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak (ANEL) bultzatu du, eta kooperatibismoari buruzko prestakuntza ekimen bat da, estatu mailan aintzindaria dena Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako (LH) gure ikasleek parte hartu dute lehen edizio honetan, eta apirilaren 16an aurkeztu zen balantzea «Mila kooperatibismo-hazi» jardunaldian.