Joan den maiatzaren 23an, DBHko 3. eta 4. mailako ikasle talde batek Effigy Lehiaketa Teknologikoaren azken fasean parte hartu zuen Madrilen. Bertan, «Ikastetxe inplikatuenaren» aipamen berezia jaso zuten Pedalei eraginez, pilak kargatu proiektuagatik. Ikasturte honetan, pedalei eragiteko sistemen prototipoak diseinatu dituzte, energia elektrikoa sortzeko mekanismo bat dutenak eta gailu elektroniko txikiak kargatzeko aukera emango dutenak.
Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen duten ikasleek lagundu zieten bidaiara.