OINARRIAK
- Medillorriko Pedro de Ursua ikastetxean ikasten ari den edonork parte har dezake lehiaketan, gehienez hiru lan aurkez ditzakelarik.
- Lanak horrela aurkez daitezke: DIN A4 orriaren erdia (21,0zm x 14,8zm).
- Txartelak zuri beltzean, zein koloretan egin daitezke. Teknika librea izango da. Ez du zertan testurik egon beharrik, baina agertzekotan, bai euskaraz zein gaztelaniaz agertu beharko du.
- Lanak gutun-azal baten barruan aurkeztuko dira. Gutun-azalean honako datu hauek idatziko dira:Izen-abizenak, ikasmaila eta taldea.
- Lanak, Karol txurruka, Plastikako irakasleak, edota norbere plastika irakasleak, zein Tutoreak jasoko ditu.
- Postalak jasotzeko epea 2014ko abenduaren 10ean amaituko da.
- Sariak:
Hiru sari banatuko dira: lehenengoa 50 € ko bonoa, bigarrena 30 € ko bonoa eta hirugarrena 20 € ko bonoa. Diru bonoak, musika CDtan edo liburutan gastatzeko izango dira. - Epai-mahaia ikastetxeko hainbat irakaslek osatuko dute.
- Originaltasuna eta teknikaren kalitatea baloratuko dira.
- Lanak eguberri aurreko egunetan erakutsiko dira ikastetxean.
- Ikastetxeak gurasoei, Udalari, eta abarrei postal irabazlea bidaliko die Eguberriak zoriontzeko.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta betetzea dakar.