Joan den urriaren 17an, ANEL elkarteak bisitatu gintuen, gizarte-ekonomiako ekintzailetzari buruz hitz egiteko. Hitzaldian, gizarte-ekonomiaren balioak nabarmendu ziren enpresa-eredu desberdin gisa, eta, gainera, kooperatibismoaren munduari lotutako forma juridikoei buruz ikasi genuen.
Bestalde, 2. mailako ikasleek aukera izan zuten ikasgelan Enpresa moduluan garatzen ari diren enpresa proiektuak aurkezteko eta ANELeko profesionalen aholkua jasotzeko egindako lanari buruz. Esperientzia oso positiboa izan da, eta gizarte ekonomia enpresa eredua hobeto definitzen lagundu die ikasleei.