Memoria Historikoa lantzen duen ikastetxeko proiektuaren baitan, eta Nafarroako Memoriaren Institutuarekin elkarlanean, 2. Batxilergoko ikasleek egindako proiektua ikusgai egongo da Urak eraikineko atarian gaurtik hasita Ekainaren 20a bitartean.
Proiektu honetan ikasleek haien inguruko emakumeei elkarrizketak egin dizkiete frankismo garaiko egoera ezagutzeko eta belaunadien arteko zubiak eraikitzeko asmoz.
Proiektuaren azken produktu bezala ikasleek sortutako panelak inprimatu egin dira erakusketa osatzeko. Erakusketa amaitutakoan, ikasle bakoitzak panel hori elkarrizketatutako emakumeari helaraziko dio.
Erakusketa fisikoan dauden lan guztiak web orri honetan ere dituzue ikusgai.
Geografia eta Historia mintegiak zuzendutako proiektua izan arren, Gaztelania, Euskara eta Teknologia mintegiek ere parte hartu dute lan hau posible izateko.