Azken urteotan, Mendillorri BHI memoria historikoaren eta historia hurbilaren inguruko hainbat proiektu eta ekimen garatzen ari da. Interes horren emaitza izan da gure institutuak Nafarroako Memoriaren Institutuko “Memoria dute eskolak” programan etengabe parte hartzea. 2018/2019 ikasturtetik aurrera, prestakuntza ikastaroak, erakusketak eta jarduera didaktikoak sartzen dira ikastetxearen urteko lanaren departamentu arteko proiektuetako batean: “Mendillorri, memoria duen ikastetxe bat”.
Hemen aurkezten dugun proiektua 2020- 2021 ikasturtean garatu da. Hogei bat irakasle eta 200 ikasle aritu dira memoria historikoaren, giza eskubideen eta egungo arazo soziopolitikoen inguruan behatu, pentsatu eta sortu. Horretarako, lotura emozional eta intelektuala ezarri dute gure iragan hurbileko eta gaurko kapitulu tragiko eta bidegabeenetako batzuekin.
Geografia eta Historia mintegiko Patxi Abasolo eta Txarli Martínez irakasleek interesa duten guztientzako bisita gidatua zuzenduko dute datorren urriaren 19an, arraltsaldeko 19etan.
Abiapuntua 30 irudi bikoitzeko bilduma bat izan da, 1939ko otsailetik Frantziarantz erbesteratu ziren ehunka mila pertsonaren bizi-errealitatea erakusten duena; eta gaur egun jazarpena, intolerantzia eta behar erabatekoa pairatzen duten milioika pertsonena. Argazki pareen elkarreraginak erakusten du gaur egun egoerak errepikatu egiten direla eta biktimen eta bizirik atera direnen begiradak berdinak direla. Sentimendu horietatik abiatuta, ikasleek mikrokontakizun bat eraiki behar zuten, argazkiekiko lotura pertsonala ezarriko zuena. Azkenik, argazkiek eta kontakizunek erakusketa bat osatu dute, ikus-entzunezko batekin batera kontakizunen grabazioak eta bizitzaren zuhaitza, proiektuaren irudi sinbolikoa.
CIVIVOX MENDILLORRI
URRIAREN 1etik 30era
9:00 -14:00 / 17:00 – 21:00
Bisita gidatua
Asteartean, urriaren 19an, 14 lagun elkartu gara Mendillorriko Civivox-en, Historia eta Geografia Departamentuak antolatutako “Denborarik gabe” erakusketaren bisita gidatuan. Bertan auzokideek aukera izan dute zuzenean ezagutzeko Mendillorri: Memoria duen ikastetxe bat egitasmoa eta, horren baitan, azken urte hauetan memoria historikoaren inguruan gure ikasleekin egindako jarduerak.
Ikasleak izan dira honetan ere protagonistak, “Denborarik gabe” erakusketan ikusgai diren 100 mikrokontakizunei esker. Interesa handia azaldu dute bertaratuek eta bisita iraun bitartean gai askotarikoak eta sakonak planteatu dira: Historia, memoria, eskubide demokratikoak, iraganaren eta orainaren arteko loturak…