Aurreko astean Erasmus+ Days izeneko kanpaina egin zen Europan. Kanpain ahonetan Erasmus+ programako proiektuak ezagutarazten dira eta Europako mugikortasunaren onurak azaltzen dira hezkuntza-komunitatea eta, oro har, herritarrak inplikatuz.
Mendillorri BHIko Lanbide Heziketak ere honekin bat egin izan nahi du. Daniel Jimenez gure ikastetxeko Nazioartekotasun eta Erasmus + arduradunak, Administrazio Kudeaketako taldeei Erasmus + programaren berri eman die Areto Nagusian.
Halaber, Nafarroako LHko ikasleen Erasmus+ esperientziei buruzko ikus-entzunezko zenbait baliabide bistaratu dira. Olaia Otazu gure ikastetxeko ikasle ohiak Maltan edukitako esperientzia partekatu du gurekin. Azkenik, Eguzkiñe Aguirre, Aitziber Gueracenea eta Isabel Salcedo irakasleek ere parte hartu dute ekitaldian, eta ikasleekin partekatu dituzte Danimarkan, Belgikan eta Estatu Batuetan, hurrenez hurren, dituzten unibertsitate-mugikortasunen esperientziak.

