Aste honetan zehar, IES Mendillorri institutuko Administrazio Kudeaketako D ereduko LHko 1. mailako ikasleek Erasmus+ mugikortasun batean parte hartu dute Amsterdamen, esperientzia hezitzaile eta kultural aberasgarria biziz.
Bidaiaren bidez, ikasleek ikasteko eta lan egiteko modu berriak ezagutzeko aukera izan dute, nazioarteko ingurune batean elkarbizitza sustatuz eta Herbehereetako kultura eta bizimodua gertutik ezagutuz. Gainera, esperientzia honek gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzen lagundu die, hala nola autonomia, komunikazioa eta talde-lana.
Egunero, ikasleek proiektuarekin lotutako jarduera eta bisita desberdinetan parte hartu dute, ikaskuntza, elkarbizitza eta kultur ezagutza uztartuz.
Esperientzia hau hezkuntza komunitate osoarekin partekatzeko, institutuko webguneko LHko atalean blog bat sortu da. Bertan, egun bakoitzeko laburpenak, argazkiak eta bidaiako momentu bereziak aurki daitezke. Hemen irakurri dezakezue: https://sites.google.com/educacion.navarra.es/erasmusamsterdam/euskera
Bidaia ahaztezina izan da ikasleentzat, eta zalantzarik gabe, etorkizunerako ikaskuntza eta oroitzapen ugari utziko ditu.


