Pasa den martxoaren 13an eta 15ean, AG ereduko batxilergo 2. mailako ikasleek Quintana Hotela, justizia jokoan eta frankismoaren errealitatea escape rooma egin zuten ikastetxean. Nafarroako Memoriaren Institutuak babestutako jokoa da eta duela ikasturte pare bta ikastetxeko irakasle talde batek ere ebatzi zuena. Mendillorri, memoria duen institutua proiektuaren barruan kokatzen da jarduera eta oraingoan Ikasnova gela berrian egin ahal izan zen. Historian ohikoa den moduan, “errealitate latzak” irabazi zuen jokoa baina ikasleek primeran pasatu zuten talde lanean arituz. Joku hau Espainiako Historia ikasgaiaren barruan kokatzen da.