Hirugarren ebaluaketan zeharn UCE1 eta UCE2ko ikasleek esperimentu zientifiko bat egin dute Fisika eta Kimikako irakaslea den Reme Castelló-ren laguntzaz.
Hipotesia
Esperimentu honetan, ikasleak hipotesi bat egiaztatzen saiatu ziren. Hipotesi horren arabera, ingurugiroan aurkitutako energia ateratzen badugu eta lurrera transmititzeko gai bagara, landare horiek gehiago haziko dira.
Esperimentua
Alde batetik, 6 letxuga erein ziren, eta, bestetik, 4 aloe vera landare. Ondoren, hainbat kabletako kobrea atera zen, zenbait makiletan bildu eta hiru letxuga landareren eta bi aloe veraren ondoan sartu zituzten. Azkenik, 7 astetan zehar, landareen tamainaren neurketak egin dira, elektrizitatea zutenen eta ez zutenen hazkundea egiaztatzeko.