Aurten institutuko D ereduko Batxilergoko ikasle batzuek eta hainbat irakaslek Euskaraldia ospatu dugu azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte.
Euskaraldiaren bukaera eta Euskararen eguna (abenduak 3) ospatzeko aitzakiarekin abenduaren 2an, 12:30tik aurrera zenbait jarduera antolatu genituen.
Alde batetik, Urak eraikineko areto nagusian D ereduko DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleak, batxilergokoekin batera, bildu ginen, Euskara Taldeko ikasleek dinamizatuta bingo musikatuan eta Furor jokoan aritzeko eta giro bikainarekin lehiatzeko. Bestetik, Aintzira eraikinean, D ereduko DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek gelen apainketa egin ondoren, euskal kulturaren inguruko kahoot-a egin genuen, eta beti bezala oso lehiakor jokatu zuten.