Martxoaren 11tik 15era Euskara Taldeko kideok Euskara Astea antolatu eta hainbat jarduera egin ditugu.
Hasteko, martxoaren 12an, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek bi musikariren emanaldiez gozatzeko aukera izan dute: Zuriñe Hidalgoren saioa eta Olaia Inciarterena hurrenez hurren. Gainera, sorkuntza lana zertan den musikarien bidez ezagutu ahal izan dute.
Hurrengo egunean, martxoaren 13an, Batxilergoko 1. mailako H eta I taldekoek Jabi Elortza idazlearen bisita izan dute eta Sara liburuaren inguruan autorearekin beren zalantzak, iruzkinak… partekatzeko aukera.
Ostegunean, martxoaren 14an, gure ikasleek film bat euskaraz ikusi dute CIVIVOXen; DBHko 1. eta 2. mailakoek Gaby filma, eta DBHko 3. eta 4. mailakoek Errementari.
Azkenik, martxoaren 15ean, Euskara Asteari amaiera emateko urtean bitan izaten dugun aukera probestuz, Korrika Txikia antolatu dugu. A eta D ereduetako ikasleek lakuari korrika bueltak emanez gozatu ondoren, Aintzirako patioan DBHko 1. maiako ikasleek beste ikasle batzuekin batera “23. KORRIKA” leloaren letrak irudikatu dituzte lurrean eserita. Aritz Catalanek, idazkin honekin batera doan bideoaren egilea berak, argazki benetan ederrak atera ditu.
Bukatzeko, euskal kultura sustatuz, D zein A ereduko ia gela guztietako zenbait ikaslek emozio handiko Herri Kirolak lehiaketa gauzatutakoan, astea borobiltzeko, aizkolarien eta harri jasotzaileen sekulako erakustaldiaz gozatzeko aukera izan dugu BKE Berriozar Kirol Elkartearen eskutik.
Esteka honetan aurkituko dituzue aste berezi horretako argazki gehiago.