Pasa den martxoaren 20an ikastetxeko D eta A ereduko ikasle guztiek euskararen jaialdiko dinamiketan parte hartu zuten. Dinamikak bi eraikinetan izan ziren: herri kirolak, bingo musikatua, tribiala eta bertso saioa Urak eraikinean eta karaoke txapelketa eta korrika txikia Aintzira eraikinean. Ikusi hemen jardunaldiko argazkiak.
Horrez gain, igandean, martxoaren 22an, Mendillorri BHIk korrikako kilometro propioa eduki zuen eta bertan ere ikastetxeko ikasle, irakasle eta familiak bildu ginen euskararen alde korrika egitera. Hemen duzue gure kilometroaren bideoa:

