Batxilergo lehenengo mailako ikasleak Atapuerkan egon dira abenduaren 7an. Aztarnategira iritsita, “hezurren leizea” eta bertan dagoen “Miguelon”-en garezurra ezagutu dituzte. Izena Miguel Indurain nafar txirrindulari ospetsuaren omenez eman zitzaion fosilari, izan ere, 1992an aurkitu zuten, Indurainek Frantziako Tourra berriro irabazi zuen urtean. “Homo Habilis” delakoaren trebetasunari jarraituz, CAREXean, Atapuerkako interpretazio zentroan, ikasleek lauzak zizelkatzen ikasi dute. Azkenik, “Homo erectus”-ak erakutsitakoari esker, harriekin eta landaretza jakin batekin sua lor daitekeela ikasi dute. Esperientzia handia izan da!

