Otsailaren 17-an Robowondos taldea, 4. mailako D ereduko Teknologia ikaslez osatuta (aukera zientifiko, teknologiko eta dibertsifikazioko 40 ikasle), Baluarten ospatutako First Lego League robotika txapelketara aurkeztu ginen… eta zazpigarrenak gelditu !!!
Ikasturte hasieratik ibili ginen robotika ikasten. Guztion artean 8 robot diseinatu eta eraiki genituen. Froga desberdinak egin genizkien eta pozik gelditu haien sendotasuna eta maniobra gaitasunarekin. Baita robot horiek programatzen ere ikasi genuen froga desberdinak gaindi zitzaten. Urtarrilean, barne txapelketa batean, hobekien programatuta zeuden 3 robotak aukeratu genituen, hau da; erronka gehiagoei aurre egiteko gai zirenak. Hauekin txapelketan parte hartu genuen. Lehiaketan izena eman ahal izateko bi enpresa laguntzaile izan genituen: Zuher metalikak eta Floret letxugak.
Baluarteko lehiaketa oso dibertigarria izan zen eta M-Torres enpresaren 3 talde menderaezinen kontra ezin izan bagenuen ere (aurreko urtean 3.enak mundu txapelketan), urduritasunari eutsi eta 24 talderen artean 7.enak gelditu ginen. Gora Robowondos !!!
Ikusi robota funtzionamenduan:
https://www.youtube.com/watch?v=n30vPqGA9is&list=PLWdV0RS4hGtC4wBBU3hmaWmXevv_G14Sv