Gune honetan ez-ohiko egoera honi buruzko informazioa partekatuko dizuegu.
Badakigu ulertuko duzuela informazioa eguneratuko dela egoera aldatzen joaten den heinean.
Jarraipen akademikoa
Ikasleak Classroom plataformara sartuko da, hori izango baita irakasle eta ikasleen arteko harremana mantentzeko erabiliko duguna.
- Denboraldi honetan, irakasle bakoitzak gela birtual bat sortuko du Classroom plataforman, eta ikasle guztiek eskura izango dute, @educacion.navarra.es kontuaren bidez.
- Posiblea da Classroom plataformara ordenagaiaren bidez konektatzea, baina ere mugikor edo tablet baten bidez. (https://www.youtube.com/watch?v=Qi2vWQJO6ik – Gazteleraz dago)
- Plataforma horren bidez, landu beharreko edukiak eta saio bakoitzean egin beharreko jarduerak helaraziko zaizkie ikasleei.
- Lanak emateko orduan, koardernoan egindakoari ere argazki bat atera eta plataformara igo dezakete.
- Irakasleak plataformara konektatuta egongo dira, ikasgaiaren ohiko ordutegiari jarraituz. Horrela, ikasleak irakasleekin kontaktuan egongo dira eta beharrezko kontsultak egin ahal izango dizkiote. Uste dugu garrantzitsua dela ikasleen aldetik erritmoa mantentzea.
- Modu honetan, ahal den neurrian, ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena bermatu ahalko dugu.
Tutoretza
- Tutorea ikasleen eta familien eskura egongo da posta elektronikoaren bidez.
- Bertan behera geratuko dira aurrez aurreko elkarrizketak.
- Tutoretza-saioa garaturiko ekintzen jarraipena bideratzeko erabiliko da denboraldi honetan.
Komunikazioak
Maiatzaren 26 asteartea: 2. Batxilergoa
Maiatzaren 25 astelehena: Liburuen bilketa
Martxoak 16 astelehena (ikasleentzat)
Informazio ofiziala
Nafarroako Gobernuko virusari buruzko informazioa