Mendillorri BHI komunitate osoaren izenean, Bategin eta Urmendi Guraso Elkarteei, Mendillorriko Frutas La Huertara eta Mutiloako Eroskiri zuzentzen gara, era berean, bolondres guztiei ere, eskerrak emateko “Elkartasun Gosariak” proiektuan parte hartzeagatik, ikastetxean beharra duten ikasleentzako.
Mendillorri BHItik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Guraso Elkarteei eta hornitzaileei era etengabe eta nekaezinean emandako laguntzagatik. Duela 5 urte hasi zen elkartasun-proiektua oso eskuzabala izaten ari da; gaur egun, 2021-22 ikasturtean, proiektu solidarioak gosari-zerbitzua ematen die ezaugarri eta beharrizan ekonomikoak dituzten 30 ikasleri. Aurten ahalegin handia egiten ari gara elikagaietan, Mendillorriko Frutas la Huerta barazki-denda eta Mutiloako Eroskiri esker. Ezin dugu jasotako laguntzaren balorazioa egin hitzen bidez, baina ziurtatzen dizuegu zenbait ikasle eta familia hobeto elikatu ahal izango direla horri esker.
Bestalde, Mendillorri BHIn, Jasangarritasuna proiektuaren bidez, Boc ‘n’ rollen erabilera bultzatu da, hau da, hondakin gutxiago sortzeko ogitartekoen bilgarri berrerabilgarriak. Ikasturte honetan 550 bilgarri baino gehiago banatu dira familien artean. Horrela, material kutsagarrien % 80 murriztu da, hala nola paper albala, plastikoak eta abar.
Laburbilduz, ESKERRIK ASKO GUZTIOI! Gustatuko litzaiguke guztiok ulertzea elkartasuna ez dela soilik ekintza handien bitartez egiten, maitasunez beteriko ahalegin txikiez egiten dela, baizik. Besterik gabe, familia batzuen baldintzak hobetzen dituzten erraldoi txiki horien errekonozimendua da.
Besarkada bat denontzat eta berriz ere, eskerrik asko.
IES MENDILLORRI BHI