2. Batxilergoko AG ereduko 44 ikaslek eta AMAVIR Argaray erresidentziako egoiliarrek, egoitzako piskologia eta aisialdiko taldeak aurrera ateratako proiektu batean parte hartu zuten.
Batzar bateratu batekin hasi zen topaketa. Bertan, ikasleak egoiliarrei aurkeztu zitzaizkien eta zer ikasten ari ziren eta jardueraren gaia zein zen kontatu zieten. «Mendillorri, memoria duen institutua» ikastetxearen proiektuan, ikasturte honetan hezkuntzari eskaintzen ari baikara. Aurkezpenen ondoren, ikasle eta egoiliarren arteko trukea hasi zen.
Bigarren fasea egongelan eta patioan eman zen. Han elkarrizketak hasi ziren hiruzpalau laguneko talde txikietan. Elkarrizketen helburua Frankismoaren garaian (1939-1975) egoiliarren hezkuntza nolakoa izan zen jakitea zen.
Jarduerak hainbat produktu sortu zituen: lehen pertsonako bizitzaren kontakizun bat, hezkuntza gaitzat hartuta eta elkarrizketa orokorretan zein partikularretan planteatutako gaietan oinarrituta, mp3 formatuan grabatzea, pasadizo laburren aukeraketa eta bizitako sentsazioen eta lotutako ikaskuntzen memoria pertsonala.