Pedro de Ursúa Ikastetxeko Julen Pérez de Iriarte (2. Batxilergoa B), Luiza Velizarova (2. Batxilergoa B), Iradi Eguino (2. Batxilergoa I) eta Bidarte Larrasoain (2. Batxilergoa I) ikasleek lehenengo saria lortu dute apirilaren 17an Nafarroako Ikasketa Klasikoen Elakrteak [webgunea] antolatu zuen hizkuntza klasikoen itzulpen lehiaketan.
Lehiaketan Cesarren Latinezko testu bat eta Apolodororen Grekerako testu bat itzuli behar zen.
Haien itzulpengintza maila nabarmendu zen modalitate honetako sari guztiak gure ikastetxean geratu zirelarik.

Zorionak guztioi!
Sari hauek 2012-2013 ikasturtean lortu zirenenekin bat egiten dute.