Ekainaren 4an Tomas Belzunegui Sariak deialdiaren Belaunaldien arteko harremanak modalidadea Mendillorriko institutuko Hizkuntza klasikoak mintegiari eman zioten, 2019-20 ikasturtean eginiko Vetera cum novis proiektuarengatik.
Hauek izan ziren epaimahaiaren hitzak:

“Jardueraren erronka iragana orainarekin lotzea izan zen, hizkuntzak, latina, gaztelania eta euskara ez ezik, belaunaldiak, erretiratuak eta nerabeak ere erabiliz. Beste lorpen batzuekin batera, programak harreraren, errespetuaren, aintzatespenaren eta esperientziaren ahotsaren aurrean entzuteko gaitasunaren balio zibikoak lantzea lortu zuen nerabeengan, garrantzi sozial handiko eta gaurkotasun handiko gaiak jorratuz, hala nola gerra, erbestea, emakumearen aurkako indarkeria edo amak hezitzaile gisa duen eginkizuna. Adinekoen lehen pertsonan izandako esperientziek komunikazio bizia, aberasgarria eta emozioz betea ekarri zuten.“

Eva Ibáñez eta Amaia Zubillagak, proiektua zuzendu duten irakasleek, eskutitza idatzi dute jasotako sariagatik esker ona adierazteko.