Irene Iribarren, Leire Larrarte eta Jaione Mainz (batxilergoko 2. mailako ikasleak) PUTENFLAIS taldean elkartu dira Europako Estatistika Lehiaketan parte hartzeko eta, oporretan gogor lan egin ondoren, lehiaketa horretako lehen fasea gainditzea lortu dute. Zorionak!
Bigarren fasea 2021eko urtarrilaren 25ean hasi zen. Fase honetan, erakundeak emandako bost mila datu baino gehiagori buruzko estatistika-azterketa egin beharko dute. Animo handia, eta zorte pixka bat (inoiz gaizki ez datorrena), Europako faserako txartela lor dezazuen.