2025eko urriaren 2an, 3an eta 4an Iruñean egin zen Memoria Sarearen eskola-topaketak Nafarroan ehun bat ikasle bildu zituen, gehienak batxilergokoak; Andaluzia, Kanariak, Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa, Valentzia, Aragoi, Asturias, Extremadura, Madril, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegoko 17 ikastetxetako 30 irakasle inguru elkartu ziren. Horiei Nafarroako ikastetxeetako 40 ikasle gehitu behar zaizkie, hamabost bat irakaslerekin, horien artean Mendillorri BHIko 2. Batxilergoko 5 ikasle eta 2 irakasle.
Urriaren 3an, Askatasunaren Botilen Ibilaldiaren lehen etaparen ibilbidea egin genuen, GR225etik barrena, 1938ko maiatzaren 22an ihes egindako presoen urratsak jarraitzen dituen mendi-ibilbidetik. Etapa hau Ezkabako San Kristobal gotorlekuaren eta Olaberen artean izan zen, zeinen amaieran omenaldia egin genien iheslariei Olabeko hobian, hildako 16 presoren gorpuak berreskuratu zituzten lekuan. Ibilaldia hasi baino lehen, Enrique Villarreal ‘El Drogas’ musikariaren kontzertua gozatzeko aukera paregabea izan genuen.
Bestalde, arratsaldean irakasleok tailer batean parte hartu genuen helburu bikoitzarekin: batetik, gure ikastetxeetan izandako esperientziak partitzea; bestetik, 2026an Historia Memoriarekin Hezkuntzan Nazioarteko III. Kongresua antolatzeko irizpideak zehazten hastea.
Ibiladiaren hasierako ekitaldiaren bideoa:

