Azaroaren 27an, D ereduko Batxilergoko 1. mailako Munduko Historia Garaikideko eta Nafarroako Geografia eta Historiako ikasleek XIX. mendeko Iruñean barna murgiltzeko aukera izan zuten.
Aurretik ikasleek Iruñeko hiriaren bilakaera aztertu zuten eta aukeratutako bina eraikinen inguruko poster bat sortu (Nafarroako Geografia irakasgaia), edota bina objektu hautatu eta horien inguruko podcastak landu (Munduko Historia Garaikidea).
Zer izan zen Gamazada? Nor izan zen Foruen monumentuaren emakume modeloa? Non marraztu zuten ikurrinaren lehen zirriborroa Aranatar anaiek? Nolakoa zen Iruñea harresiak suntsitu aurretik? … San Frantzizkoko udal eskolak (1902) ere barrutik ikusteko aukera izan genuen eta aperitibotxoa hartu Zaldiko Maldiko elkartean. Hori guztia ikasleek beraiek gidatutako 3 orduko ibiladian.

