Pasa den otsailaren 1ean Biologia-Geologia ikasten duten 1. Batxilergoko ikasleek ibilbide geologiko bat egin zuten Azkoien eta Faltzes inguruan.
Faltzesen, Arga ibaiaren lautada alubiala , Aragoi ibaiaren panoramika handiak eta igeltsuetan eratzen diren tolestura estuak ikusi zituzten.
Azkoienen, ibaiaren dinamika ulertzeko, ibai-pasalekutik ibilalditxo bat egin zuten oinez. Ondoren, Azkoiengo atalaiarantz igo ginen, igeltsu-formazioak aztertzeko eta ikuspegi panoramiko nabarmenak ikusteko.