Apirilaren 6an Nafarroako Institutuen arteko Xake Txapelketaren lehenbiziko edizioa ospatu zen San Fermin ikastolan. IES Mendillorri BHIk aurkeztutako taldea Kaiet Viana (2.H), Gorka González (4ºA), Sayoa Jimeno (1ºD), Xavier Goñi (4.H) eta Marcos Villafrancak (Batx. 1I) osatu zuten, Iker Irañetak kapitainaren lanak egin zituelarik eta lehiaketako txapeldun bilakatu zen.
Meritu handiko garaipena da, izan ere, partaideen artean Nafarroako jokalaririk onenetako batzuk egon ziren. Eta hau esaten dugunean, ez dugu 18 urtez azpiko jokalarien artean onenetarikoak direla soilik esan nahi, baizik eta gazteak izan arren, kategoria absolutuko jokalaririk onenetarikoak direla.Oso talde trinkoa osatu genuen eta gainerako ikastetxe guztiak garaitu genituen, bigarren postuan sailkatutako taldearen aurka berdinketa bakarra utziz. Emaitzak eta sailkapena esteka honetan ikus daitezke. Garaipen honekin hilaren 25, 26 eta 27an Guardamar del Seguran (Alacant) jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko plaza lortu dugu. Zorionak!