Joan den apirilaren 11n, SEECek (Sociedad Española de Estudios Clásicos) latinezko eta grezierazko itzulpen-olinpiadak ospatu zituen.
IES Mendillorri BHIko bi ikasle animatu ziren parte harztera eta biak irabazle suertatu dira:
Simón Munguira Alonso latinezko itzulpenean, Zesarren testu batekin eta Maider Moreno Gómez grezierazko itzulpenean, Apolodororen testu batekin.
Sari banaketa maiatzaren 9an izan zen Nafarroako Museoan, eta bertan gure ikasleen garaipena ospatu ahal izan genuen haien senide eta lagunekin batera.
ZORIONAK!