Pasa den ekainaren 6an ikastetxeko Memoria Historikoko kideek antolatutako III. Mikrokontakizun Lehiaketako sariak banatu ziren. Euskara, Gaztelania eta Historia eta Geografia departamentuek hartu dute parte egitasmoan, Nafarroako Memoriaren Institutuarekin elkarlanean.
Aurkeztutako testu bakoitza Osasuna Futbol Taldeko jokalari eta zuzendarien biografietan oinarritu da, 1936ko Estatu Kolpearen ondoren errepresaliatuak izan baitziren demokraziarekin, askatasunekin eta justizia sozialarekin izandako konpromisoagatik, baita klubean eta Iruñean jokatutako paperarengatik.