• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
IES Mendillorri BHI

IES Mendillorri BHI

Mendillorriko Kalitatezko Bigarren Hezkuntza Publikoa - La Enseñanza Secundaria Pública y de Calidad de Mendillorri

  • Hasiera
  • Ikastetxea
    • Xedea, Ikuspegia, Baloreak eta Nortasuna eta Ikasetxeko Proiektua
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Guraso elkarteak
      • Bategin (D)
      • Urmendi (A/G)
    • Antolakuntza eta funtzionamendua
    • Gobernu Organoak
    • Bizikidetzarako Araudia
    • Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak
  • 2024-25 ikasturtea
    • Familien gida
    • Egutegiak
    • Ebaluazioak
    • Testu liburuak
    • Chromebookak eta Armairuak
    • Garraioa
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Programazio laburpenak
    • Pendienteen Berreskurapena
  • Orientazio Web
  • Bulegoa
    • Matrikulazioa eta Onarpena
    • Bekak
    • Tituluak
    • USEa
  • Intraneta
  • Internazionalizazioa
    • Erasmus + deialdiak LHn
    • LHko internazionalizazioa Nafarroan

III. Nazioarteko Kongresua Educrítica: Hezkuntza kritikoa eta inklusiboa.

Irailaren 27an eta 28an, Hezkuntza kritiko eta inklusiboari buruzko III. Nazioarteko Kongresua egin zen: Praktika inklusibo eta sozialki konprometitu baterantz (EDUCRITICA 2024), Madrilgo Complutense Unibertsitateko Hezkuntza-inklusiorako eta -ekitaterako komunikazio eta hizkuntzei buruzko Ikasketek (ECOLE) antolatua.

Mendillorri BHI “Eskola demokratiko eta parte-hartzaileak eraikitzen dituzten narratibak” solasaldian parte hartzera gonbidatu dute. Bertan, Miguel Angel Santos Guerra Malagako Unibertsitateko katedradunak moderatuta, Mendillorri, memoria duen ikastetxe bat egitasmoa Madrilgo Erkidegoko beste bost ikastetxeren proiektuekin partekatu ahal izan genuen (CP Las Veredas, IES Menéndez Pelayo, CEIP Trabenco, EEI Zaleo eta CEIP Palomeras Bajas).

Hezkuntza kritikoa eta inklusiboa bultzatuko duen espazio bat elkarlanean eraikitzeko beharrari erantzunez, bi egunez ezagutzak eta esperientziak partekatu eta trukatu ditugu munduko hainbat lurraldetako hezkuntza-aldaketaren protagonista diren eragileekin: irakasleak, ikasleak, familiak eta gizarte-eragileak. Egia esan, aukera bikaina izan da hezkuntza eredu emantzipatzaile baterantz eta guztion onerako birpentsatzeko, politika, kultura eta hezkuntza-praktika hegemonikoak aztertuta.

Written by:
IES Mendillorri BHI
Published on:
2024-10-07

Categories: Ikastetxea, Ikastetxeko proiektuak, Kategoriarik gabe

Footer

Horario de apertura: 

De lunes a viernes de 08:30- 14:30

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 08:30- 14:30