Erorien monumentuan egindako ikaskuntza egoera honek Ahanzturaren sotoak: frankismoaren biktimen memoria Iruñeko Erorien Monumentu zaharraren inguruan hartzen du izenburutzat.
Ikaskuntza egoera AG ereduko Batxilergoko 2. mailako 40 neska-mutilek egin zuten. Orain ikasgelan errematatzea geratzen da, lan osagarriekin osatzea eta ebaluatzea geratzen zaigu. Lehen zatia biribilgunearen barruan egin zen (ordubete) eta monumentuaz gain hiru jatorrizko testu-iturri ere erabili ziren : 1961eko uztailaren 16ko eta 18ko Diario de Navarra egunkariaren lehen orrialdeak (Mola eta Sanjurjo lekualdatu ziren unea) eta Ermandadeko 1961eko dokumentu bat.
Bigarren zatia sotoetan egin zen. Bertan, besteak beste, ahozko iturrien errepertorio zabal batera joan ginen, , errepresio frankistaren biktimen ahotsetara hain zuzen ere (batzuk Oroibidekoak; beste batzuk bi dokumentalen nahasketa baten bidez: El silencio de otros eta A un paso). Iruñeko Udalari eskerrak eman behar dizkiogu aurreikusitako jarduerak prestatzeko, ekipatzeko eta garatzeko eman dizkiguten erraztasun guztiengatik.