Apirilaren 5ean, larunbata, Mendillorri BHIko ikerketa-taldeetako batek, Coral Arandak eta Mertxe Ansak koordinatuta, bere proiektuak erakutsi zituen Tecnociencia Azokan, Baluarteko erakusketa-aretoan.
Aurkeztutako proiektuetako bat Naturgy Fundazioaren Efigy lehiaketa teknologikoaren fase nazionalera igaro da.