Pasa den urriaren 26an, larunbata, Ikerketa Zientifikoan zentratuko den eskolaz kanpoko jarduerari ekin genion Artearen Historiako batxilergo bigarren mailako ikasleekin.
Borondatezko jarduera izan zen eta A, G eta D ereduetako 16 ikaslek parte hartu zuten. Landa lanarekin eman zitzaion hasiera jarduerari: gure ikasleak09:30etatik 14:00etara Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko biltegietan egon ziren, han gordeta dituzten ehun bat disko-hilarri neurtzen eta argazkiak ateratzen. Aurtengo lanak tipologia eskultoriko hori katalogatu nahi du, fitxen artxibo digital bat sortuz, espezialistek kontsulta dezaten, izan ere, biltegiak oraindik ez du zerbitzu hori. Lan asko egin zuten ikasleek baina baita asko gozatu ere!