• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
IES Mendillorri BHI

IES Mendillorri BHI

Mendillorriko Kalitatezko Bigarren Hezkuntza Publikoa - La Enseñanza Secundaria Pública y de Calidad de Mendillorri

  • Hasiera
  • Ikastetxea
    • Xedea, Ikuspegia, Baloreak eta Nortasuna eta Ikasetxeko Proiektua
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Guraso elkarteak
      • Bategin (D)
      • Urmendi (A/G)
    • Antolakuntza eta funtzionamendua
    • Gobernu Organoak
    • Bizikidetzarako Araudia
    • Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak
  • 2024-25 ikasturtea
    • Familien gida
    • Egutegiak
    • Ebaluazioak
    • Testu liburuak
    • Chromebookak eta Armairuak
    • Garraioa
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Programazio laburpenak
    • Pendienteen Berreskurapena
  • Orientazio Web
  • Bulegoa
    • Matrikulazioa eta Onarpena
    • Bekak
    • Tituluak
    • USEa
  • Intraneta
  • Internazionalizazioa
    • Erasmus + deialdiak LHn
    • LHko internazionalizazioa Nafarroan
  • Castellano

Institutuaren Logotipoaren Lehiaketa

Datorren hilabetetan zehar lehiaketa bat antolatu da ikastetxearen logotipo bat sortzeko asmoz. Logotipo hau ikastetxearen irudia izango da ikastetxeko dokumentuetan.

Hemendik ikastetxeari nortasuna ematera eta beraz lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

INSTITUTUAREN LOGOTIPOAREN LEHIAKETARAKO OINARRIAK

1. Lehiaketaren xedea

Institutuaren logotipoa hautatzea da.

2. Parte hartzaileak

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da, eta institutuko edozein ikaslek, ikasle ohik, gurasok, zein langilek parte hartu ahal izango du.

Parte-hartzaile bakoitzak, nahi adina lan aurkeztu ahal izango du. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira, beste lehiaketetan parte hartu gabekoak, eta ez dira izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean ere.

3. Gaia

Logoaren gaia Institutua bera izango da. Logotipoak ikastetxea ekarri beharko du gogora, logotipoa eta zentrua harremanduz.

4. Lanen ezaugarri teknikoak

Logotipoaren diseinua honela aurkeztu beharko da:

  1. Formatua:
    • Euskarria:DIN A-4 paperean edo kartulinan.
    • Tamaina: logotipoak, gutxienez, 10zmx10zmko neurria izan beharko du.
  2. Teknika: librea izango da eta zuri-beltzean zein koloretan izan daitezke logotipoak.
  3. Diseinuaren zergatiaren azalpen txiki bat atxikitu ahal izango da, bost lerrokoa, asko jota.
  4. Edozein komunikazio euskarritara egokitu ahal izango da logotipoa, hau da, papera, gutun azala, txartela, kartela, helbide elektronikoa, web orria, etab.

5. Saria

Epaimahaiak honako sariok banatuko ditu: lehenengoa, 50€koa; bigarrena, 30€koa; hirugarrena, 20€koa. Musika zein literatura materialaren truke aldatu beharreko bonoak izango dira.

Lehenengo saria hutsik geratu ahal izango da ez baldin bada logo egokirik aurkitzen, kasu horretan, 2 bigarren eta 2 hirugarren sari emango dira.

6. Lanen aurkezpena

Proposamen bakoitzaren atzean, egilearen izen-abizenak, maila eta taldea egon beharko dira idatzita.

Logoak atezaintzatan egongo diren urna berezietan jasoko dira.

Lanak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 28an (ostirala) amaituko da, eguerdiko ordu bi t´erdietan.

7. Balorazio irizpideak

Ondorengo irizpideak hartuko ditu epaimahaiak aintzat logotipo irabazlea aukeratzeko:

  • Sinpletasuna: irudiak xehetasun gutxi izango du.

  • Praktikotasuna:

    • Hainbat euskarritan erabilgarria izatea.

    • Zuri-beltzean inprimatu ahal izatea.

    • Testua (ikastetxearen datuak) atxikitu ahal izatea.

  • Originaltasuna: irudiak ez du beste irudiekin antzekotasun zuzenik izan behar.

  • Berariazkoa: Institutua ekarri beharko du gogora.

Edozein pertsona edo erakunderekiko konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak edo ofentsiboak dituzten lanak baztertu egingo dira.

8. Epaimahaia eta ebazpena

Ebazpenaren prozesua ondorengoa izango da:

  • Epaimahaiak aurkeztu diren lan guztien artean gehienez hamar lan hautatuko ditu.
  • Hamar lan horiekin erakusketa egingo da.
  • Institutuko ikasleek eta langileek irabazlea hautatu ahal izango dute bozketa baten bidez.

Epaimahaia 5 irakaslek osatuko dute.

9. Oinarriak onartzea

Lehiaketa honetan parte hartzearekin lehiatzaileek oinarri hauek onartzen dituztela adierazten dute.

10. Artelan irabazleen erabiltze eskubideak

Logotipo irabazleak, edozein euskarritan eta edozein helbururako argitaratzeko eskubide esklusiboa izango du Institutuak, egileei inolako baimenik eskatu beharrik izan gabe.

11. Argibide gehiago

Teknologia Mintegiko Asier Urio irakasleak.

Written by:
IES Mendillorri BHI
Published on:
2014-02-23

Categories: General, Lehiaketak

Footer

Horario de apertura: 

De lunes a viernes de 08:30- 14:30

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 08:30- 14:30