Apirilaren 1etik 7ra bitartean, ikastetxeko bi ereduetako DBH 3. mailako zennbait ikaslek ingeleseko departamentuak Irlandara antolatutako bidaian parte hartu dute.
Ikasleak bertako familien etxeetan geratu dira eta, horrela, Irlandako familien ohituretan murgildu dira ingelesezko hizkuntza-gaitasuna indartuz.
Horrez gain, Irlandako leku esanguratsuak ere bisitatu dituzte, hala nola, Dunmoreko kobazuloak, Kilkenny hiria, Dublingo Croke Park estadioa edota Johnstown gaztelua.