IV lehiaketa klasikoaren sariak, 2016
Aurten, berriro, Ikasketa klasikoetako Espainiako elkarteak antolaturiko IV lehiaketa klasikoan institutuko ikasleak izan dira irabazleak: latineko itzulpenean, gaztelaniaz, saria eskuratu zuen Julen Cilveti Perez-ek, 2.Bko ikasleak. Ikasle berak lortu zuen greko itzulpen-saria. Modu berean, euskarazko mailan, 2.I ko Pablo Montero Ramirez izan zen latin-itzulpen eta greko-itzulpenaren garailea.
Azkenik, “Konta ezazu zerorrek” lehiaketan, Nery Espinoza Pradenas 4.mailako ikasleak irabazi zuen euskarazko saria Orfeo heroiari buruzko komikiaren bitartez.
Zorionak irabazleei eta horien familiei.
Argazki batzuk gehiago hemen.
Hezkuntza departamentuko boletineko berria.