Apirilaren 28an, 4. A eta 4. B mailako Kultura Klasikoa ikasgaiko bi ikasle, Andrii Kasian eta Irene Luque, Cuencara joan ziren Kultura Klasikoko Lehiaketa Nazionaleko finalean parte hartzera. Espainia osoko beste lau ikastetxetako kideekin batera finalistak izan dira eta bigarren postua lortu dute. Finalaren aitzakian, Cuencan bisita kulturala egiteko aukera izan zuten bi ikasleek Maria Irisarri eta Maeba Alvarez irakasleekin batera. Zorionak bi ikasleei egin duten esfortzuagatik!



