Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 2an eta 3an, Mendillorri BHIko DBHko 3. mailako ikasleek Lacturaleko baserria bisitatu zuten Geografia eta Historiako departamentuak antolatutako txango batean. Baserrian behiak nola bizi diren, haien elikadura, zenbat esne ekoizten duten edo sortzen diren hondakinak nola kudeatzen diren azaldu zieten. Gainera, Egiarretako Santiago Itxasperri ermitako merenderoetan gosaldu ahal izan zuten.



