AG eta D ereduetako Batxilergo 2. mailako eta DBH 3. mailako ikasleak Lacturale enpresaren interpretazio zentroa bisitatu zuten egun desberdinetan.
Ikasleek esnekien ekoizpen eta elaborazio-prozesu osoa ezagutzeko aukera izan zuten, baita enpresak ekonomia zirkularrean eta ekoizpen integratuan abian jarri dituen berrikuntzak ere. Horrela, ikasgelan ikasitakoa aplikatu eta indartu ahal izan zuten.