Martxoak 8aren harira, ikastetxeko ikasleek hainbat dinamiketan parte hartu dute.
URAK eraikinean Nagore Laffageren dokumentala ikusi ondoren, Batxilergoko ikasleek Asun Casasolaren hitzaldian parte hartu duten, Nagoreren amarekin hain zuzen ere. Horrez gain, Mendillorriko Neskak talde feministak mailaka antolatutako dinamikak ere eduki genituen.


AINTZIRA eraikinean berriz, ikasleek Sufragistak filma ikusi zuten lehendabiziko bi orduetan. Bideoa ikusi ondoren, berdintasuna, indarkeria edo emakumeen lorpen sozialak bezalako gaiak jorratu zituzten eztabaida batean.
