Arga Ibaian esku hartze artistikoa.
2015eko Mapamundistak, lurralde eta desplazamenduei buruzko arte garaikideko erakusketak, aurten 9. edizioa ospatzen du. Mendillorriko institutuko hogei bat ikasle Albert Gusi artistak gidatutako jarduera batera joan ziren azaroaren 13an. Lurraldearekin lan egiten duen artista bat da. Paisaian behin-behineko esku hartzeak egiten ditu, poesia eta ludikotasuna uztartuz. Reflexioa eta humorea nahastuz. Hau dena arrastorik utzi gabe egiten du. Berak azaltzen duen bezala, lekutik katu bat bezala pasatzen da.
Jarduera Condestableko jauregian hasi zen, ikasleei asko gustatu zitzaizkien, aurreko proiektuen bideoak jarriz. Gero Arga ibaira joan ginen. Albert Gusik Mapamundistak ekiltadirako burututako proiektua ibaia hirira eramatea da. Horretarako silikonako eskularru asko urez bete, eta hozkailuan sartuz izotzezko eskuak sortzeko molde gisa erabiliko ziren. Izotzezko esku hauen patua ekitaldi bateratu batean elkarrekin urtzea zen, hirian, gure lurra ibaiko uraren bizitzaz busti zedin…
Argazki gehiago: https://goo.gl/photos/dU8a5ps7QwurYNTNA
Informazio gehiago: http://www.mapamundistas.com/