Pasa den irailaren 24ean eta 27an, AG eta D ereduko plastika tailerreko ikasleak Mapamundistak 2024 taldeak Iruñeko Ziudadelan antolatutako jardueran egon ziren. Olga Olivera-Tabeni, Amaia Molinet eta Eriz Morenoren lanak ikusi eta aztertuz hasi zen jarduera. Hiru artistek paisaiaren hedadura hutsari begiratu gabe, azaleraren azpian ezkutatuta dagoena sakontzen dute.
Dinamika hau tailer esperimental batekin osatu zen. Ikasleek lagin-bilketa bat egin zuten Ziudadelako lorategian, talde txikietan antolatuta eta miaketa labur bat eginez. Miaketa horretan, inguruan zeuden naturako elementuak bildu zituzten eta elementu bakoitzaren gainazaleko testura erregistratu zuten “frottage” teknika erabiliz.
Jarduera amaitzeko, talde bakoitzak konposizio bat sortu zuen bildutako material guztiarekin. Elementu naturaletatatik ateratako pigmentuak koloreztatu zituzten eta paisaiak eskainitako guztiarekin “katalogo” bat sortu zuten.