Familia estimatuak:
Nafarroako Gobernuak ezarritako jarraibideei jarraituz, institutuak bertan behera utziko du eskola jarduera ostiraletik (hilak 13) aurrera.
Bihar, ostirala 13, ikastetxea irekita egongo da, Nafarroako Gobernuak institutua itxi bitartean ikasleek beharko duten eskola-materiala jaso ahal izan dezaten.
Ostiralean garraiatutako ikasleentzat autobusen ohiko ordutegia mantenduko da, eta goizean zehar egon behar duten ikasleentzako arreta bermatuko da.
Astelehenetik aurrera ez da baimenduko ikasleak ikastetxera sartzea.
Ikasgai bakoitzeko Classroom gela bat sortuko da, irakasleek eskola-jarduera on-line/telematika/birtualki manten dezaten. Ikasleak@educacion.navarra.es kontua erabiliz sartuko dira plataforman.
Irakasleak plataformara konektatuta egongo dira, ohiko ordutegiari jarraituz. Horri esker, ikasleek/irakasleek elkarreragina izango dute, zalantzak argituko dira eta eguneroko lanaren jarraipena egingo da.
Informazioa emango dizuegu Hezkuntza Departamentuak eguneratutako jarraibideen arabera.
Agur bero bat.