Familia agurgarriak:
Atzo arratsaldean jakinarazi genizuenez, ikastetxeko eskola-jarduera presentziala martxoaren 31ra arte, gutxienez, bertan behera geratuko da.
Hezkuntza Departamentuak eguneratutako jarraibideen arabera informazioa helaraziko dizuegu, momentu oro.
Mezu honen bidez, egun hauetako antolaketari buruzko neurriak eta kontsiderazioak helarazi nahi dizkizuegu.
Jarraipen akademikoa
Denboraldi honetan, irakasle bakoitzak gela birtual bat sortuko du Classroom plataforman, eta ikasle guztiek eskura izango dute, @educacion.navarra.es kontuaren bidez.
Plataforma horren bidez, landu beharreko edukiak eta saio bakoitzean egin beharreko jarduerak helaraziko zaizkie ikasleei.
Irakasleak, on-line egongo dira irakasgai bakoitzari dagokion ordutegian eta egutegian. Horrela, ikasleak irakasleekin kontaktuan egongo dira eta beharrezko kontsultak egin ahal izango dizkiote.
Modu honetan, ahal den neurrian, ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena bermatu ahalko dugu.
Tutoretza
Tutorea ikasleen eta familien eskura egongo da posta elektronikoaren bidez.
Bertan behera geratuko dira aurrez aurreko elkarrizketak.
Tutoretza-saioa garaturiko ekintzen jarraipena bideratzeko erabiliko da denboraldi honetan.
Familiaren jarraipena
Epealdi honetako antolakuntzan, ikasleak ahalik eta hobekien prestatzearen bermeak ahalegin handia suposatzen du ikastetxearentzat. Hori dela eta, aldez aurretik eskatzen eta eskertzen dizuegu zuen seme-alabek eskola-ordutegia eta lan akademikoa bete dezaten laguntzea.
Osasun publikoa
Egoera honen aurrean, eta salbuespenezko neurri hauek COVID-19ren hedapena geldiaraztea lor dezaten, betiere Gobernuaren jarraibideei jarraituz, erantzukizun kolektibo eta sozialerako deia egiten dugu, prebentzio-neurri ofizialak betez. Beste pertsonekiko harremanak murriztearen garrantzia nabarmendu nahiko genuke, zaila izan arren, bereziki nerabeentzat.
Ohiko moduan, zuen esanetara gaude sor daitekeen edozein zalantza edo egoeratarako.
Agur bero bat.