Lehiaketa aldian ikastetxeko ikasle guztiek parte har dezakete eta erakusketa aldian hezkuntza komunitateko edozein kidek.
Aurten ihauteriak direla eta aste bat jai izango dugunez, lehiaketaren gaia ihauteriak izatea erabaki da. Horrela, matematikekin lotu daitekeen edozein karroza-desfile edota jaialditan ateratako argazkiak aurkeztu daitezke, baita norbera matematika gaiekin mozorrotuta ageri daitekeen argazkiak ere.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki original aurkeztu ahal izango ditu, bai zuri beltzean bai koloretan. Hauek, argazki paperean aurkeztu beharko dira, DIN A4 tamainako kartulina batetan itsatsita. Kartulinaren goialdean, matematikarekin erlazionatutako kontzeptu edo jakintza bati lotutako izenburua jarri beharko da, eta argazkiaren azpialdean berriz azalpena bilduko duen testu txiki bat. Atzealdean, parte hartzailearen izen abizenak eta ikasmaila jarriko dira. DATU HAUEK INOIZ EZIN DIRA EGON KARTULINAREN AURREKO ALDEAN. Gainera, parte-hartzaileen textu eta argazkien artxiboak ikastetxeko Ikasgela Birtualera igo beharko dira: Miscelanea -> concursosMATElehiaketak (erabiltzaile izenik ez baduzu, eskatu idazkaritzan)
http://iesmendillorribhi.educacion.navarra.es/moodle/course/view.php?id=102
Parte-hartzaile batek soilik argazkia edo artxiboak ematen baditu, ezin izango da sarietarako hautagai izan.
Argazkiak ematen diren momentutik Matematika Departamenduaren jabetza izango dute, eta helburu didaktikoen erabili ahal izango dira, betiere egilearen izena aipatuz.
Lanak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 28tik martxoaren 28ra izango da.
Epaimahaia ikastetxeko irakasleek osatuko dute. Baloratzean, lanaren originaltasuna, izenburuaren egokitasuna, kalitate plastikoa eta irudiaren teknika eta noski, eduki matematikoa eta emandako azalpena hartuko dira kontutan.
Hiru sari banatuko dira, bakoitzak diploma eta 35€-ko txeke-opari bana izango ditu.
Epai eman ondoren, argazki guztietatik batzuk aukeratuak izango dira ikastetxeko bi eraikinetan argazki erakusketa egiketo, eta web orrian aurkeztu diren argazki guztiak agertuko dira.