Tornamirak, Nafarroako Matematikako Irakasleen elkateak, Olinpiada matematikoa antolatzen du urtero DBH 2ko ikasleentzat. Ikasturte honetan, 2012-2013, XXVII. edizioa ospatuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
XXVII. Olinpiada Matematikoa prestatzen laguntzeko eta problemak ebatziz matematika lantzera animatu zaitezen, departamenduak honako lehiaketa hau antolatu du.
AURRE-OLINPIADA LEHIAKETAREN OINARRIAK:
-
DBHko lehenengo zikloko ikasleei zuzendua.
-
Bi kategoriatan banatuko da lehia, DBH 1.maila eta DBH 2.maila, bakoitzean 30€ ko saria (opari txekea) egonen da.
-
Kategoria bakoitzean lau problema ebatzi beharko dira eta presentziazko froga bat egingo da.
-
Matematikako mintegiak http://iesmendillorribhi.educacion.navarra.es/web/
Web orriko Ikasgela Birtualean eta institutuko sarrera nagusiko iragarki taulan baita ere argitaratuko ditu lehiaketako problemak. Hala nahi duten ikasleek, dagozkien kopiak jasotzeko aukera izango dute.
-
Problemen ebazpena bakarkako lanean egingo da, gelatik kanpo eta folio edo Din A4 tamainako orrietan, zeintzuk posta elektronikoz igorriko diren matematikako mintegiaren helbide honetara: iespursu.matematika@pnte.cfnavarra.es (.doc, .odt, .pdf, .jpg formatuetan edo eskuz egindako lana eskaneatuz). Bertan parte hartzen duen ikaslearen izena eta zein mailatakoa den adierazi beharko da.
-
Problema ebatziak aurkezteko epe muga:
-
I eta II problemak: martxoaren 1a
-
III eta IV problemak: martxoaren 25a
-
Problemak ebaluatu ostean, ebazpenik hoberena eta klasifikazioa jakinaraziko dira.
-
Presentziazko froga egin ahal izateko nahitaezkoa izango da gutxienez hiru problema aurkeztea. Froga apirilaren 18an izango da, ostegunean, 3.saioan.
-
Lehiaketaren amaieran, mailetako bakoitzean, lehen bi klasifikatuek diploma bana jasoko dute eta DBH 2.mailako sailkatuek Nafarroako XXVII. Olinpiadan parte hartuko dute.
-
Kontutan hartuko diren atalak:
-
Ebazpenaren originaltasuna eta sinpletasuna.
-
Informazioaren erabilera eta ulerkortasuna.
-
Arrazonamendu argia.
-
Aurkezpena, ortografia akatsak eta garbitasuna.
I.E.S. PEDRO DE URSUA BHI – MATEMATIKAKO DEPARTAMENTUA