Maiatzaren 10an Azkoiengo Ribera del Arga BHIn DBHko 2. mailako ikasleentzako Matematika Olinpiada ospatu zen.
Amaya Aldaz (2H), Izan Montañes (2H), Iman Handat (2I) eta Niko Paracuellos (2A) izan ziren IES Mendillorri BHIko ordezkariak. Partaideek bi ordu izan zituzten bikoteka sei problema zailei aurre egiteko, gelan aurkitzen dituztenekin zerikusirik ez dutenak.
Problemak ebazteko denbora agortu zenean, antolatzaileek hamaiketakoa prestatu zieten partaide, familia eta irakasleei, epaileek irabazleak nortzuk ziren erabakitzen zuten bitartean. Bikote irabazleen artean Mendillorriko ikaslerik ez egon arren, denek pozik bukatu zuten esperientzia polit honekin.
Olinpiada hau DBHko 2. mailako ikasleei zuzenduta dagoenez, datorren urtean ezingo dute parte hartu, baina gogoz daude 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dagoen Matematika Talentu Tailerrean parte hartzeko.
Amaitzeko, aipatu behar dugu IES Mendillorri BHI izango dela datorren ikasturteko Olinpiadaren egoitza.