Apirilaren 27an, osteguna, ikastetxeko 7 ikaslek Matematikako Olinpiada prestatzeko proba bat egin zuten Mendillorriko kaleetan. Lehiaketa hau DBH 2. mailako Nafarroa osoko ikasleentzat dago bideratuta eta maiatzaren 6an ospatuko da. Guk 5 ikaslerekin hartuko dugu parte.
Urtarrilean hasi ziren Olinpiadarako prestatzen, asteazkenero errekreo orduan elkartzen dira Aintzira eraikineko berrikuntza gelan matematikako problemak ebazten saiatzeko.
Olinpiadako probetako batean metro bateko luzera duen soka baten laguntzaz neurketak egin beharko dituztenez, horrelako ariketa bat planteatu zitzaien 7 ikasle hauei kalean neurketak egin zitzaten.
Olinpiada ospatu aurretik ikasleak zoriondu behar ditugu, egindako esfortzuarengatik eta beraien artean sortu duten giroarengatik. Zorionak!